State of Europe
eAtlantic Fundazioa State of Europe, the Festival of Ideas foroan parte hartuko du datorren urriaren 15ean eta 16an, Bruselan. Topaketan Europako eta nazioarteko 200 lagun baino gehiago elkartuko dira, tartean EBko Batzordeko kideak, instituzio europar eta nazioarteko ordezkariak, baita parlamentuetako kideak, gizarte zibileko ordezkariak eta iritzi sortzaileak ere, guztiak gonbidapen bidez.
Erlazionatutako albisteak
eAtlantic Fundazioko presidentearen iritzi artikulua
State of Europe jardunaldiaren hasiera baino lehen, eAtlanticeko presidentea den Urkullu lehendakariak iritzi-artikulu bat argitaratu du Friends of Europe erakundearen Critical Thinking aldizkari digitalean. Bertan, europar proiektua lokalizatzeko beharra azpimarratu du. Ezberdinak diren errealitateetan politika homogeneoak ezartzea saihesteko, eta europar mailan definitutako markoetan oinarrituta, honako hau proposatzen du: “aplikazio malguagoa ahalbidetzea, lurralde bakoitzari bere elkarrizketa- eta koordinazio-estrategia propioak garatzeko aukera emanez, betiere helburu global komunak partekatuta”. Hau da, Europa “lokalizatzea” “Europa gehiago” egiteko. Horrekin lotuta, eta Mario Draghik duela urtebete egindako proposamenen ezarpenean aurrerapenak urriak izan direla adierazi duenetik egun gutxira, eAtlanticeko presidenteak Draghi eta Letta Txostenetako proposamenak lurralderatzeko gonbita egiten du.
Iritzi-artikuluan, Urkullu lehendakariak demokrazia herritarren partaidetza bitartez indartzearen beharra defendatzen du, eta eAtlanticeko presidente gisa, bere egiten ditu Enrico Lettaren ekintzarako deia (A call to action) eta Mario Draghiren kooperazio indartuak sortzeko proposamena, lehiakortasunean eta ongizatean aurrerapausoak emateko helburuarekin. Sare-garapena sustatzeko proposamenak formulatzea Fundación eAtlantic Fundazioaren xede nagusietako bat da.
Argazkiaren iturria: https://www.friendsofeurope.org/