Gure balioak
Balioa gehitzea itsasertz atlantikoari eta EBko gobernantzari
Europa atlantikoko itsasertzaren giza-garapen iraunkorrari ekarpen esanguratsu eta zehatza egitea du helburu Fundación eAtlantic Fundazioak, hausnarketa, eztabaida eta ekintza-proposamenen bidez.
Horrez gain, Europar Batasuneko gobernantza-mekanismoak sendotu nahi ditu, erabakiak hartzeko zikloan estatupeko eragileei ahotsa emango dieten formulak bultzatuz, fit for purpose proposamenen logikarekin bat eginez.
Ikuspegi-aniztasuna eta diziplinartekotasuna
Fundación eAtlantic Fundazioaren ezaugarrietako bat da ikuspegi eta diziplina ezberdinen integrazioa bere ekimen guztietan. Ikuspegi-aniztasunak gizarte-, ekonomia-, ingurumen- eta erakunde-erronkak sakonago ulertzea ahalbidetu, azterketa aberastu eta, ondorioz, soluzio sendoagoak proposatzeko aukera ematen du. Era berean, gizarte-, ekonomia-, ingurumen-, teknologia- eta kultura-zientzien arteko elkarrizketa sustatzen duten ikuspegi integratuek erabaki informatu, berritzaile eta iraunkorragoak hartzea ahalbidetzen dute.
Euskadin sortua, proiekzio atlantiko eta europarrarekin
Euskadik modu aktiboan parte hartu du Europako herrien arteko “batasun estuago baten” idealaren aldeko mugimenduetan. Fundación eAtlantic Fundazioa sentimendu europar zabal horrekin konektatzen da, eta urteetan erakundeek eta ehun sozioekonomikoak pilatutako ezagutza baliatu nahi du. Oinarri sendo horretatik abiatuta, fundazioaren jarduera-eremua Europar Batasun osoan zehar hedatzen da, arreta berezia jarriz bere itsasertz atlantikoan eta gobernu subestataletan, baina Amerikan eta Afrikan dauden itsasertz atlantikoekiko begirada galdu gabe.
Sare-lana
Lankidetza eta sare-lana funtsezkoak dira edozein ekimenek inpaktu eta eraginkortasun handiagoa izan dezan. Sinesmen horretatik abiatuta, Fundación eAtlantic Fundazioak topagune izan nahi du, proiektu partekatuak diseinatzeko espazio eta bere helburu fundazionalekin lotutako eragile publiko eedota pribatuen arteko aliantzak sortzeko tresna.
Irekitasuna eta partaidetza
Irekitasuna, gardentasun, inklusio eta eragile guztiekin zein herritarrekin elkarrizketa izateko borondatearen sinonimo gisa. Partaidetza, hartu beharreko jarrerak eta proposamenak benetako beharretara egokitzea eta, horrela, zilegitasun eta eraginkortasun handiagoa lortzea helburu.