•Atlantikoko Sare Transnazionaleko ordezkariekin ere bildu da aste honetan.
•Hilaren 15ean, eAtlantic-eko presidenteak lan-bilera egingo du Xuntako presidentearekin Santiagon
eAtlanticeko presidentak, Iñigo Urkullu lehendakariak, Fundazioaren ildo estrategikoak partekatu ditu ostegun honetan Madrilen, Jose Augusto Duarte Portugalek Espainian duen enbaxadorearekin batera. Bilera hori Kidego Diplomatikoko ordezkariekin eta ordezkari politiko-instituzional, enpresarial, akademiko eta sozialekin egiten ari den bilera-sortaren barruan dago, eta erakunde horren helburuak eta dagoeneko onartuta dauden lan-planak zehazten dizkie.
Enbaxadorearen egoitzan egindako topaketan, biek azpimarratu dute Ardatz Atlantikoak errealitate sozioekonomiko eta politiko gisa duen garrantzia. Horrekin batera, komenigarritzat jo dute proposamen zehatzak lantzeko elkarlana sustatzea eta garapena saretzen lagunduko duten eta eskala atlantikoa duten proiektu komunak bultzatzea.
Urkulluk Portugalgo enbaxadoreari azaldu dizkio eAtlantic Fundazioaren sorrera eta patrono sustatzaileek dagoeneko onartutako lehen lan-ildoak. Horiek gauzatzean, fatxada atlantiko osoko ehun sozio-ekonomikoaren parte-hartzea lehenetsiko da. Topaketen agenda horren barruan kokatzen da datorren astelehenean, irailak 15, eAtlantic-eko presidenteak Santiagon Xuntako presidente Alfonso Ruedarekin egingo duen bilera.
Era berean, eAtlantic Fundazioko arduradun nagusiak bultzatzen duen aurkezpen-erronda honetan, Atlantikoko fatxadako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EGAB) biltzen dituen Atlantikoko Sare Transnazionaleko (RTA) presidenteordea den Francisco Rubiorekin bildu da – Rubio jauna Extremadurako EGABko presidentea ere bada-. Javier Muñecas Euskadiko batzorde honetako presidenteak eta Izaskun Astondoa idazkari nagusiak ere parte hartu dute bileran.
Duela gutxi, RTAk txosten bat argitaratu du Makroeskualde Atlantiko bat sortzeko eskaeraren alde eginez. Periferian duen kokapena dela eta Atlantikoko fatxadaren zokoratzeari aurre egitea da, beraz, eAtlantic Fundazioarekin partekatutako lehentasuna, eta horrek ateak irekitzen dizkio etorkizunean bi erakundeen arteko lankidetzari.
Urkulluk eatlantic fundazioaren helburuen berri eman dio portugalgo enbaxadoreari