eAtlantic Fundazioko lehendakari Iñigo Urkulluk erakunde horren helburuak eta lan-planak zehaztu dizkio Erresuma Batuak Espainian duen enbaxadore Sir Alex Ellisi, biek Madrilen egin duten bileran. Bilera Urkullu ordezkari diplomatikoekin egiten ari den bisita-sortaren barruan dago.
Hitzorduan, enbaxadore britainiarrak harrera ona egin die eAtlanticeko presidenteak helarazi dizkion proposamenei, eta, aldi berean, bere lankidetza eskaini du pixkanaka garatzeko. Bi aldeak bat etorri dira eremu publiko eta pribatuetatik partekatutako agertokiak bultzatzeko premian, giza garapen iraunkorrarekiko konpromisotik abiatuta, lehiakortasun eta gizarte-oparotasun handiagoa sortzen duten konponbideak bilatze aldera.
Bileran, eAtlantic-eko zuzendari Marian Elorzak ere parte hartu zuen, eta Urkulluk enbaxadoreari jakinarazi zizkion bera buru duen Fundazioaren sorreraren funtsezko ildoak, bai eta bere Patronatuak lehen ikerketa-ildoa hasteko onartutako ibilbide-orria ere.
Urkulluk eAtlantic Fundazioaren helburuak zehaztu dizkio Erresuma Batuko enbaxadoreari