• eAtlantic Fundazioa jendaurrean aurkeztu da Patronatua bildu ondoren, Europaren Egunarekin eta Schuman Adierazpenaren 75. urteurrenarekin bat eginez.
•Erakunde berriko presidentea den Iñigo Urkullu lehendakariak aurreratu duenez, “gure lanak Makroeskualde Atlantikoa eratzen eta honen gaitasunei buruzko narratiba positiboa sortzen lagundu behar du”.
•Lehen ekimenen barruan, Letta eta Draghi txostenen proposamenak lurraldeka gauzatzea xede izango duen lantaldea martxan jartzea aurreikusi da.
•Fundazioko Patronatuak bost sustatzaile ditu (BBVA, Iberdrola, Kutxabank, Petronor eta lehendakaria bera), baita hainbat erakunde, elkarte, unibertsitate, merkataritza-ganbera eta enpresaren ordezko hogei patronatukide laguntzaile baino gehiago ere, izaera partikularreko ospe handiko patronatukideekin batera.
Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen eAtlantic Fundazioa jendaurrean aurkeztu da gaur, ostirala, Bilbon, Bizkaia Aretoko Arriaga gelan. Europaren Egunarekin eta Schuman Adierazpenaren 75. Urteurrenarekin bat eginez antolatutako ekitaldiaren hasieran, erakunde berri honen Patronatua osatzen duten patronatukide eta laguntzaileen arteko bilera egin da.
Patronatuaren erabakiz Fundazioaren presidente izendatu ondoren, komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Urkullu lehendakariak beren-beregi aipatu du gaurko ekitaldia Europaren Eguneko ospakizunarekin bat eginik antolatu izana, berak eta eAtlanticek “Europako integrazio-proiektuaren defentsaren alde” duten konpromisoa agerian utziz.
Testuinguru honetan, argi utzi du “populismo eta zenbait erregimen liberalen gorakadaren mehatxupean dagoen Europa honetan eta erabateko eraldaketan murgilduta dagoen egungo munduan, inoiz baino beharrezkoagoa da gure konpromiso europazalea berrestea eta modu eraikitzaile eta zibikoan integrazio-proiektua aurrera bultzatzen laguntzea”. Bigarren Mundu Gerraren errautsetatik sortuta, Europar Batasunak bake eta oparotasunerako esparrua eraikitzea lortu duela gaineratu du, aurrerantzean ere demokraziaren bermatzaile, aurrerapenaren eragile eta balio partekatuetan oinarritutako nazioarteko ordenaren erreferente izaten jarraitu behar duela nabarmenduz.
Lehendakariak gogorarazi duenez, Euskadik beti babestu du Europa batuaren ideala, eta eAtlantic Fundazioa tradizio horretan txertatuta dago, gogoetaren eta proposamen zehatzen formulazioaren bitartez balio erantsia sortzeko asmoz. Gainera, fundazioaren funtsezko eginkizunetako bat fatxada atlantikoaren oparotasuna sustatzea izango dela azpimarratu du, bere interesak Europako agendan posizionatuz, bereziki egun abian diren trantsizioen testuinguruan.
Fundazio berri horren jarduera-ildoei buruz galdetuta, Urkullu Lehendakariak argi utzi du “ekintza-plan argia eta hori abian jartzeko bitartekoak dauzkagula”. Horren harira, “Letta eta Draghi txostenen funtsezko proposamenak identifikatzeko lantaldea aktibatzea adostu dugula” aurreratu du.
“eAtlanticetik eragile publiko eta pribatuak mobilizatuko ditugu, eta aditurik onenak gonbidatuko ditugu txosten horien gomendioak eskualde atlantikoan zehatz-mehatz nola txertatu azter ditzaten”, argitu du.
Urkulluk eAtlantic Fundazioko presidente karguan egindako lehen hitzaldian adierazi duenez, helburua oztopoak eta aukerak identifikatu eta horiek guztiak gainditzeko ekintzak proposatzea izango da. Asmoa inbertsioak Europako agendarekin lerrokatzea da, berrikuntza arloko defizita murriztea, deskarbonizazioan aurrera egitea lehiakortasuna galdu gabe, eta interkonexioak indartzea, fatxada atlantikoa Europako Merkatu Bakar berrian integratzeko, Giza Garapen Jasangarria bultzatzeaz gain. Era berean, lan horrek guztiak Makroeskualde Atlantikoa sortzen eta honen potentzialari buruzko narratiba positiboa sortzen lagundu behar duela nabarmendu du.
Gobernantzari arreta berezia emanez, herritarrengandik gertuen dauden maila instituzionalek Europar Batasuneko erabaki-hartzeetan eraginkortasunez parte hartu behar dutela azpimarratu du. “Parte-hartze bidezko gobernantza behar dugu, erabaki informatuak eta errealitatearekin lotutako politikak bermatuz”, ziurtatu du.
Lehendakariaren iritziz, “EBk erabaki informatuak hartu behar ditu bere legitimitate demokratikoa indartzeko eta benetako beharrei hobeto erantzuteko”. Horregatik, hedabideen aurrean adierazi duenez, eAtlanticen lanaren zati batek EBko parte-hartze bidezko gobernantzari buruzko eztabaida eta hausnarketa bultzatzea izango du ardatz, estatu azpiko gobernuen potentziala aprobetxatuz, eta bereziki legegintza arloko eskumenak dituzten gobernuena. Haren ustez, herritarrak Europako erakundeekin identifikatuta senti daitezen, ezinbestekoa da gertutasunezko eta partaidetzazko mekanismo argiak izatea.
Zehazkiago, eAtlanticek gobernantzari buruzko lantalde bat izango duela azaldu du, EBko politikak lurraldeka ezartzeak eta eskualdeen parte-hartzea sustatzeak dakarten balio erantsiari buruzko ebidentziak jasotzeko, bereziki teknologian, industrian, posizionamendu estrategikoan eta antzeko arloetan.
Hala ere, Urkullu lehendakariak aitortu du, ezarritako helburuak betetzeko, eAtlantic Fundazioak bere presentzia sendotu behar duela, fatxada atlantikoko eragile publiko eta pribatuekiko aliantza estrategikoak ezarriz, legegintza arloko eskumenak eta ospe handiko think tank-ak dituzten eskualdeekin lankidetzan jardunez, eta Europako erakundeekin elkarrizketa egonkorra mantenduz. “Geografiak kontinenteko fatxada atlantikoan kokatu gaitu, gaitasun zein ondare aberatseko eremuan alegia, baina EBn duen kokapen periferikoagatik, baztertuta geratzeko arriskua du”, aitortu du.
Esperientzia duen patronatua
eAtlantic Fundazioa 27 patronatukidek osatutako taldearen konpromisoari lotuta sortu da. Patronatukide horiek guztiek esperientzia zabala dute sareak lideratzen eta lankidetza-proiektuetan parte hartzen, baita Atlantiko zein Europa mailako enpresa-proiektuak, proiektu akademikoak, berrikuntza teknologiko eta sozialekoak kudeatzen ere. Horregatik guztiagatik, horien presidenteak, Iñigo Urkullu lehendakariak, argi eta garbi adierazi du: “bertatik bertara ezagutzen dugu fatxada atlantikoak duen potentzial handia, baita honen defizitak ere, eta ondo baino hobeto ezagutzen dugu maila anitzeko gobernantzaren potentziala ere”.
Patronatuak bost patronatukide sustatzaile ditu (BBVA, Iberdrola, Kutxabank, Petronor eta Urkullu lehendakaria bera), baita hainbat erakunde, elkarte, unibertsitate, merkataritza-ganbera eta enpresa ordezkatzen dituzten patronatukide laguntzaileak ere, izaera partikularreko patronatukideekin batera.
Horiei guztiei, eskerrak eman nahi izan dizkie presidenteak, izan ere, “Euskadiko sare sozioekonomikoaren zati garrantzitsua dira” haren hitzetan, trantsizio berde eta digitaleko enpresa liderrak, finantza-erakundeak, euskal unibertsitate-sistema, merkataritza-ganberak, gizarte-erakundeak eta ibilbide frogatua duten pertsona fisikoak biltzen dituzten heinean, “gure aktiborik handiena diren sorrerako helburuen mesedeko esperientzia profesionala eta konpromisoa, pluraltasuna eta ezagutza zabala emanez”, azpimarratu du.
Urkullu Lehendakaria, eAtlanticeko Presidente: “Fatxada atlantiko oparoaren aldeko proposamenak egingo ditugu”