eAtlantic Fundazioa Europako 40 herrialde baino gehiagotatik gonbidatutako 200 parte-hartzaileen artean dago, Friends of Europe foroaren baitan Europako oraina eta etorkizuna eztabaidatzeko topaketetan. Mahai-inguru ugari antolatu dira egungo testuinguru geopolitiko eta estrategikoari buruzko gai zabalak jorratzeko, eta bertan izan dira eAtlantic Fundazioaren presidente den Iñigo Urkullu lehendakaria, Fundazioaren zuzendari nagusia, Marian Elorza eta ikertzaile nagusia, Juanjo Álvarez.
Bruselako erdigunean kokatzen den The Merode Club-ean bildutako parte-hartzaileek eztabaida-gai zabala izan dute hizpide; hala nola, segurtasuna, Txina eta India bezalako eragile garrantzitsuen aurrean EBk duen posizioa, Latinoamerikako herrialdeekin loturak edota harreman transatlantikoak.
eAtlantic Fundazioaren izenean, bere presidenteak azpimarratu du “aukera paregabea” dela nazioartean sona handia duen foro honetan parte hartzea, europar esparruaren garapenean interesa duten beste erakundeekin harremanak sendotzeko eta lankidetza-bide berriak irekitzeko. Horrela, ostegun honetako lehen lan-saioen baitan kokatzen da eAtlantic Fundazioaren ordezkaritzak Jacques Delors-Friends of Europe Fundazioarekin izango duen topaketa, lankidetza-memorandum batean adostasunak bilatzeko asmoz.
eAtlantic Fundazioak Europako orainaren eta etorkizunaren inguruko eztabaidetan parte hartu du