eAtlantic Fundazioa Bruselan bildu da Euskadik EBrako duen ordezkaritzarekin

  • Home
  • AlbisteakeAtlantic Fundazioa Bruselan bildu da Euskadik EBrako duen ordezkaritzarekin
La Fundación eAtlantic se reúne en Bruselas con la Delegación de Euskadi para la UE

eAtlantic Fundazioa Bruselan bildu da Euskadik EBrako duen ordezkaritzarekin

2025-10-17 eAtlantic Comments Off

eAtlantic Fundazioak bilera bat izan du ostiral honetan, Bruselan, Europa Batasunerako Euskadiko Ordezkaritzako kideekin, bilera horrek bere helburuak aurkezteko balio izan du, eta, aldi berean, bi erakundeen arteko loturak estutzea ahalbidetu du.

Bilera adeitsu eta lasaian, eAtlantic-eko presidentea, Iñigo Urkullu lehendakaria, pozik agertu da Ordezkaritza honen egoitzan egoteagatik, eta aldi berean, Fundazio honen sorrera bultzatu zuten ildo nagusiak zirriborratu ditu, fatxada atlantikoaren oparotasuna bultzatuko duten agertokiak sortzearen alde. Era berean, Marian Elorza Fundazioko zuzendariak eta Juanjo Alvarez ikertzaile nagusiak, dagoeneko abian jarri dituzten planen inguruko xehetasunak eman dituzte, ikerketa taldeen eraketan zentratuta.

Bestalde, Marta Marín Euskadiko EBko ordezkariak bisita eskertu du, eta erakunde horren helburuak lortzen laguntzeko “lankidetza osoa” eskaini du. Bileran, bi aldeek Europako politikarekin lotutako hainbat alderdi aztertu dituzte, nazioarteko ordena bizitzen ari den une erabakigarriez jabetuta.

eAtlantic Fundazioak urriaren 15etik aurrera Friens of Europe Foroan egin duen lana itxiko du Belgikako hiriburuan egingo den hitzordu honekin. Foro horretara 40 herrialdetako ordezkari ugari gonbidatu dituzte.

Nazioartean ospe handia duen think thank honek ireki zuen gala-afarian parte hartzeaz eta ostegun honetan egin diren eztabaida-mahaietan parte hartzeaz gain, eAtlantic-eko ordezkaritzako kideek —Iñigo Urkullu lehendakaria, Marian Elorza eta Juanjo Álvarez— lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Jacques Delors Friends of Europe Fundazioarekin, Europako eremuarekin lotutako ikerketa-arloak garatzeko koordinazioa sustatzeko.